Close

KAIXO XABIER PELEGRIN NAIZ

Diseinuzko bitxigintza minimalista

Xabier Pelegrin bitxigile gazteak bitxigintzako pieza pertsonalizatuak sortu eta diseinatzen ditu, kalitate handia bermatuz. Xabier bitxigintza tradizio handiko familia batekoa da eta 15 urtetik gora darama lanbidean. Urregintzako antzinako teknikak bitxigintzako pieza moderno, dotore eta bakarrekin nahasten ditu, metal noble onenak erabiliz.

Bitxiak berriak balira bezala uzteko, pieza guztien mantentze eta zaharberritze zerbitzua eskaintzen du, eta erabilerak eragindako ohiko kalteen aurrean agiri bat ematen du, benetakoak direla eta bizitza osorako bermea duela egiaztatzen duena.

Ezkontza-eraztunak, ezkontza-eskea egiteko eraztunak, belarritakoak, lepokoak, bikiak… Bitxi guztiak eskuz egiteak, pieza bakarrak sortzeaz gain, zuen aurrekontuari egokitzeko aukera ere ematen du.

Harengan konfiantza izanez gero, beti amestu izan dituzuen bitxi horiek lortuko dituzue!

Iruñeko 0 Km bitxi-estudio berrian gain, zeinetan bere bilduma osoa ikusi ahalko baituzue, tailerra ere aurkituko duzue, bertan sortzen ditu, apurka-apurka, kontuz eta gustu handiz bezeroek eskatutako bitxiak.