Joyería Minimalista
Diseinuzko bitxigintza minimalista
Istorio hau edertasunari buruzko istorio bat da, maisuei buruzkoa eta pasio handiari buruzkoa. Bidai ahaztezinak eta konpondu behar izan ziren akatsak ditu. Sakrifizioari buruzkoa, egunerokoari buruzkoa. Xabier Pelegrinen lerroa honen guztiaren emaitza da.
Barrutik ikusi nahi alduzu? Gera zaitez.
Nola ahaztu aitak bere bitxitegiko ateak–etabizitza berria zabaldu zizkidan uda hura, nahiz eta bizitza berria zenik nik eznekien orduan. Lan handiko uda izan zen hura eta baita poztasun hadikoa ere. Ezagutzen al duzue gauza berri bat dastatzearen eta ondorengo zapore gozoaren sentsazioa? Etengabeko asmo batez ari naiz, bitxiez, obsesio berri batez. Azkarregi egin nahi izan nuen aurrera, bitxigintzaren munduaren inguruko guztia jakin nahi izan nuen.
Eta Donostiako EASO eskolan matrikulatu nintzen, bi urteko ikasketa horien ondoren nire bizitza konponduta egongo zelakoan. Inozo halakoa.
8 urteeman nituen aitaren tailerrean lanean eta nik gehiago nahi nuen. Aukera berriak zabaldu nahi nituen eta gure mugetatik at egiten zena ezagutu nahi nuen. Maletekin batera 2014ko ekainaren 15ean 19,25ean Edimburgon lurreratu zen hegazkin bat hartu nuen. Bilaketa asteak izan ziren, euri azpiko paseo amaitezinak, bitxitegiak, erakusleihoak eta “ez, eskerrik asko” mordo bat. Jasan nezakeen baino gehiagotan izan nintzela baztertua etorri zitzaidan burura. Baina pentsamendu horrek alde egin zuen.
Maletak berregin eta beste hiri bat aukeratu nuen, Glasgow. “Bitxitegiengatik ez da izango!” pentsatu nuen. Ate asko jo nituen, haietako batean Kevan Scott agertu zen. http://www.kevanscott.com/ 2005, 2009 eta 2010eko VOWS sarietako irabazlea.
Nire irakaslea izan zen, aholkularia, inspirazioa…baliteke lagun izatera ere iristea, hala ere, nire buruan maisu handiaren irudia gordeko dut betiko, aitarenarekin batera. Onenengandik ikasi dudala uste dut.
Teknika berriak ikasi nituen, berriak ez zirenak, baina eskola bateko testuliburuetan behintzat ikasten ez direnak, ez horixe. “Mago batek sekula ez ditu beretrukoak argitzen”. Esaldi horri zentzua aurkitu nion, berak niri guztiak argitu zizkidan arren. Material berriak ezagutu nituen, ukitu nituen, landu nituen, eraldatu nituen. Eta egunez egun gehiago gustatzen zitzaidan hura guztia.
Hor eten nintekeen. Nahikotzat har nezakeen. Baina ez zen horrela izan. Zerbaitnuen barruan dantzan, uda hartan aitaren tailerrean gertatu zitzaidanaren antzeko zerbait. Itzultzeko garaia zen.
Toki berera itzultzen nintzela nekien arren, ni ez nintzen urte eta erdi lehenago joan zen pertsona bera. Maletan ideia berri bat nekarrela itzuli nintzen etxera, bitxigintza minimalista lerro bat sortzearen ideia. Neure bitxiak sortzea, berezko izaera, nortasun eta estiloarekin.
10 urteko ikaskuntzak eta lanak neure esentzia kaleratzeko aukera eman zidaten. Ez nuen zalantzarik izan. Barruan neraman freskotasun hura transmititzeko beharra nuen, lerro garbi eta paregabeak sortuz eraberritzeko gogoa. Hori guztia eskola zaharreko prozesu eta teknikekin uztartu nahi nuen.
Nahi nuen. Eta lortu dut. Istorio honek amaiera zoriontsua duela esanen nuke, baina egia esan, hasi besterik ez da egin.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.